1954ko Italiako Giroa

1954ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa37. Italiako Giroa
Txapelketa1954 Challenge Desgrange-Colombo
Etapak22
Datakmaiatzak 21 – 1954.eko ekainak 13
Luzera4.337 km
HerrialdeaITA Italia
SMR San Marino
SUI Suitza
Irteera-lekuaPalermo
Helduera-lekuaMilan
Bataz besteko abiadura33,563 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSUI Carlo Clerici
TxapeldunordeaSUI Hugo Koblet
HirugarrenaITA Nino Assirelli
Eskalatzailerik onenaITA Fausto Coppi (Bianchi)
Talderik onenaITA Girardengo
◀19531955▶
Dokumentazioa

1954ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 37. edizioa izan zen. Urte horretako maiatzak 21 eta ekainak 13 artean ospatu zen, 22 etapatan 4.337 kilometroko ibilbidea eginez, garaileak, Carlo Clerici suitzarra, batez beste 33,563 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Palermon hasi eta Milanen amaitu zen.

105 txirrindularik hasi eta 67k amaitu zuten proba.

Carlo Clerici suitzarrak hartu zuen Fausto Coppi handiaren lekukoa, oraingo honetan laugarren izatea baino lortu ez zuena. Clericik bere garaipena, 6. etapako ihesaldi batean oinarritu zuen, abantaila handia eman ziona, ordu erditik gorakoa, gainontzeko parte-hartzaileekiko. Eskalatzaile ona ez bazen ere, txirrindulari suitzarrak nahiko eroso mantendu ahal izan zuen bere lidertza lasterketa amaiera arte. Bere herrikidea zen Hugo Koblet, aurreko urtean bezala, bigarren izan zen, eta Nino Assirelli, 6. etapako ihesaldiko beste partaideetako bat izan zena, hirugarren izan zen. Jesús Loroño bizkaitarrak 24. postuan amaitu zuen.


Developed by StudentB